→Zaratamo

[BIDEOA] Danel Elezkanori omenaldia egin diote herritarrek Zaratamon

Danel Elezkano aurtengo eskuz binakako txapelduna da, Jose Javier Zabaletarekin batera. Gaur omenaldia egin diote herritarrek Daneli. Upo Mendi pilota eskolan eman zituen lehen pausoak esku pilotan Danelek, Zaratamoko Elexalde auzoan dagoen frontoian. Bertan, pilota eskolako umeek eta gazteek egin diote harrera.

Frontoitik atera eta ehunka herritar egon dira Elexaldeko plazan Daneli eskerrak emateko: aurreskua, bertsoak eta sariak. Danelek ere egin du berba, hunkituta: “Asko akordetan naz, txikitan, nigaz pelotan hasi ziren herriko lagunekaz. Eurak barik ez nintzen hemen egongo. Pelota eskolan txiki-txikitatik nirekin lanean hasi direnagaz be bai akordetan naz. Adolfo eta Kepagaz hasi ume-mokoa nintzela. eta gero pasau direzen danak: Iñar, Angel, Victor, Iker, Arkaitz… Danori eskerrik asko, batez be, pelotan erakusteagatik, baina horren ganetik kirola zer dan eta pertsona moduen hazten lagundu doztielako.

Arantzatxu bet dekot herriagaz herri-artekoa ezin ekarteagatik. Ea etorkizunean saiakera bat egingo dogu posible bada. Esatea nik beti esan dotela harro eta pozik Upo Mendin hasi nintzela pelotan, eta beti esangot. Ea etorkizunean nik be aukera dekoten ikasi dotena umeei irakasteko. Segidu daiela lanea eta ia ba etorkizunean besteren bat datorren. Eskerrik asko danari bihotzez eta aupa Zaratamo!”.

Andoni Arroita txistulari lanetan egon da eta Anartz Egiak aurreskua egin du. Arkaitz Zipitria eta Peio Molinuevo aritu dira bertsotan. Patxi Gaztelumendik aurkezle lanak egin ditu ekitaldian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak