Ekainaren 3tik 5era bitartean ospatuko dira Arkotxa auzoko jaiak. Jai Batzordeak guztira 30 jarduera antolatu ditu, adin tarte guztiei zuzendutakoak. Hala nola, gastronomia lehiaketak, jolasak, hainbat kiroletako txapelketak eta musika ikuskizunak.
Arkotxako Jaiak 2016 – Egitaraua
Ekainak 3, ostirala
18:30 Gazteleku fanfarrearekin kalejira elizatik
19:00 Ama birjinari agurra
19:15 Txupinazoa eta jaien hasiera
20:00 Talo-txiki dastaketa plazan
22:30 Kontzertua: Akerbeltz
02:00 Festa DJ: Aran Musika Elkartea
Ekainak 4, larunbata
11:00 Umeentzako Parkea
11:00 Umeentzako jolasak
12:00-20:30 Futbito txapelketa (aurrebenjaminak eta benjaminak) Olaganen
12:30-13:30 Buruhandiak
13:00 Txorizo-jana Iturrien plazan
14:30 Paella txapelketaren aurekezpena
16:30 Umeentzako Parkea
16:30 Igel-toka txapelketa Txoko Tabernan
16:30 Mus txapelketa Bode Barren
17:30-23:00 Kontzertuak: Erruki Barik + Skimales
21:00 Dantza erakusketa Frontoian
22:30 Kontzertuak plazan: Trastorna2 + La Pulqueria + Las Tea Party DJ
Ekainak 5, igandea
10:00 Pilota partiduak Frontoian
10:30 Umeentzako tailerrak
11:00 Kalejira Zaratamoko Txistularien Taldearekin
11:30-12:30 Buruhandiak
12:30 Umeentzako erromeria pailazoekin
14:00 Tortila txapelketaren aurkezpena
17:00 Eusko Olinpiadak Plazan
18:00 Nagusientzako luntxa plazan
20:00 Txarrota Kultur Elkartearen zozketa eta sari banaketa
21:00 Azken traka eta jaien amaiera
Ekainak 12, igandea
15:00 Herri bazkaria pilotalekuan
