→Zaratamo

Elexaldeko Iñurri gorriaren parkea Zaratamon, hareatik kortxozko zorura

Iñurri gorriaren parkea Elexalde auzoan / Geuria

Zaratamoko Elexalde auzoko haurren parkeko harezko zorua kendu eta kortxoa jarri ostean, umeek ikasturte berriarekin estreinatu dute. Udalak 17.000 euro bideratu ditu eta astebeteko lanaren ostean umeak ikusi ahal izan dira bertan jolasten: “Gaurko zoruak ez dauka zerikusirik ohiko harearekin”, adierazi dute jolastokiko haurren guraso batzuek. “Kortxoarekin askoz garbiago dago eta umeek lasai jolas dezakete bertan”. Aurreko zoruan zegoen harea bertatik kendu eta Gurutzaldeko futbol zelaia atontzeko erabili du Zaratamoko Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak