→Zaratamo

Danel Elezkano egungo txapelduna Binakakotik kanpo utzi du Aspek

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota

Aspek kanpoan utzi du iazko bikote txapeldunaren aurrelaria -iaz Rezustarekin jantzi zuen txapela Elezkanok- eta Erik Jaka jarri du bere ordez.

Argazkia: Aspe

Aurtengo Binakako Txapelketa aurkeztu dute eta bada zerrendan ageri ez den izen bat: Danel Elezkano zaratamarrarena. Aspek kanpoan utzi du iazko bikote txapeldunaren aurrelaria -iaz Rezustarekin jantzi zuen txapela Elezkanok- eta Erik Jaka jarri du bere ordez. Elezkanok Binakako finala irabazi zuen iaz Bizkaia Frontoian, Rezustarekin, Irribarriak eta Zabaletak osatutako bikotea mendean hartuta. Beste pilotari bati aukera ematea erabaki du orain Aspek.

Bestetik, nabarmentzekoa da ere Mikel Urrutikoetxea zaratamarrak atzelari moduan jokatuko duela. Olaizola II-rekin osatuko du bikotea. Hauexek dira bikoteak:

A MULTZOA

Altuna II.a – Ladis Galarza
Ezkurdia – Martija
Jaka – Zabaleta
Irribarria – Rezusta

B MULTZOA

Olaizola II.a – Urrutikoetxea
Bengoetxea VI.a – Mariezkurrena
Laso – Albisu
Artola – Imaz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak