→Zaratamo

Elezkanok eta Zabaletak eskuz binakako bigarren puntua lan handiz eskuratu dute

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota
Danel Elezkano, 2019ko eskuz binakako txapelketako finalerdian // Utzitakoa

Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak bigarren puntua eskuratu zuten (22-19) Erik Jakaren eta Julen Martijaren aurka Zallako Mimetiz frontoian bart jokatutako eskuz binakako bigarren eguneko partidan. Zaratamokoak eta Etxarrenekoek elkarlan bikaina erakutsi zuten hasieratik Zallan, eta Jaka eta Martijak puntua eskuratzeko asmoa zutela ondo baino hobeto erakutsi bazuten ere, ezin izan zioten urdinen jokoari azken unera arte eutsi.

Partida indartsu eta gogoz hasi zuten bizkaitarrak eta nafarrak, urdinez jantzita, eta arerioak menderatzeko erruz egin behar izan zuten lana. Partidaren iniziatiba hartu zuten urdinek, baina, denborak aurrera egin ahala, Jakak eta Martijak kolpe hobeekin erantzun eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, Elezkano-Zabaleta bikotearen hutsegiteez baliatuz. Tantuak luzatuz eta jokoari gogor ekinez, ostera, partidan mantendu ziren urdinak. 22-19 amaitu zen partida. Gorrien nekeak aukera eman zien urdinei aurre hartzeko eta Zabaleta atzeko jokoan jaun eta jabe aritu zen.

Sailkapen orokorrean, Elezkano eta Zabaleta lehen postuan daude, Altuna eta Mariezkurrenarekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak