Basauriko Agintzari Dantza Taldeak euskal jantzien erakusketa ekarriko du Zaratamora maiatzaren 6tik 19ra bitartean. Hain zuzen, Elexaldeko eskola zaharrean egongo da ikusgai erakusketa 18:30etik 20:30era.
Erakusketaren inaugurazioan, hilaren 6an, Agintzari taldeko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute 18:30etik aurrera Elexaldeko plazan. Agintzari Dantza Taldeak 40 urte bete zituen iaz eta euskal jantzien erakusketa hau bera aurkeztu zuen Basauriko Ariz Dorretxean.
