→Zaratamo

Garik kontzertua eskainiko du Zaratamon, hilaren 27an

Gari, Udazken Musikatuan // Goio Ramos

Azaroaren 27an eta Koronabirusak eragindako egoerak hala uzten badu, Hertzainak talde ohiaren abeslariak kontzertua eskainiko du Zaratamoko kulturetxean, 19:00etan. Ugaoko Udazken Musikatuan izan genuen Gari azken aldiz, urriaren 17an. Oraingoan Zaratamon gozatzeko aukera izango dute elexaldekoliburutegia@zaratamo.eus helbidean izena emango duten zaleek. Edukiera 40-50 pertsonarentzat izango da eta izen ematea ahalik eta lasterren egitea jakinarazi du Udalak.

Hasiera baten, Gariren kontzertu hau azaroaren 1ean hasi behar zen ziklo batean kokatu beharrekoa zen: Gariren kontzertuarekin batera antzezlan bat eta filme bi proiektatuko ziren hilaren hasieran, baina osasun krisiak zikloa hankaz gora utzi zuen: “Antzerkia bertan behera utzi baino, gabonetan egitea espero dugu, egoerak onera egiten badu”, azaldu du Alberto Ugarriza alkateak. “Antzerkiarekin batera Olentzeroren inguruko ekitaldi berezi bat prestatzea eta azarorako pentsatuta geneuzkan film biak proiektatzea espero dugu, egoera berezi honetara egokitutakoa”.

Garik irekiko du Udazken Musikatua ziklo berria, urriaren 17an

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak