→Zaratamo

Zauriturik gabeko auto-istripua gertatu da Mendieta auzoko BI-3701 errepidean, abenduko bigarrena

Autoa, hankaz gora errepidean / Zaratamoko Udala

Gidari batek Moiordin eta Elexalde uztartzen dituen BI-3701 errepideko farola baten kontra jo du autoaren kontrola galdu ostean, Mendieta auzoan. Autoa hankaz gora lotu da errepidearen erdian, baina gidariak ez du kalterik jasan. Abisua jaso bezain pronto bertara gerturatu dira Ertzaintza eta anbulantzia bat. Kolpearen ondorioz, farola guztiz ondatuta geratu da eta auzo osoaren argiteria moztu behar izan dute. Autoak kalte garrantzitsuak jasan ditu ere.

Autoaren kolpeak bitan banatu eta lurretik atera du errepideko farola / Zaratamoko Udala

Hilabete honetan errepide zati honetan gertatzen den bigarren istripua dugu honako hau, lehen istripua abenduaren 7an izanik. Egun hartako istripuaren ezaugarriak eta gaurkoak beretsuak dira, ezbeharra leku berean gertatuz ere. Mendietako argizteria azaroaren amaieran berrezarri zuen Udalak, pandemiaren hasieran lapur batzuek argiteria-sistemako kable guztiak lapurtu ostean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak