BI-625 errepidean izan da ezbeharra, Zaratamon, Bilboko noranzkoan. Autoa erreailetik atera eta petrilaren kontra egin du. Suhiltzaileak bertaratu, gidaria kotxetik atera eta bertatik ospitalera eraman dute. Arrigorriagako errepide sarrera itxita izan da tarte batez.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak esan duenez, istripua 14:25etan gertatu da, Bilboko noranzkoan. Gurutzetako ospitalera eraman dute gizona, buruan kolpe handia hartuta. #Istripularria traola erabili du Trafiko zuzendaritzak twitter sare sozialean.
Imagen accidente Bi 625
Bi 625 istripuaren irudia pic.twitter.com/zdLAcSbR0G— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2016(e)ko ekainak 29
