→Zaratamo

Zaratamok herri-basoak kudeatzeko ordenantza-plana idatziko du

Hego Uribe, Upotik / Geuria

Herri-basoak edo Mendi publikoak aspalditik Udalarenak izan arren, euren kudeaketa Foru Aldundiaren Nekazaritza sailaren eskuetan egon da. Mendietan egin behar diren mantenu-lanak burutu ahal izateko (zuhaitzen landa edo mozketa, pisten sormena, ureztatzea…) diru partidak Basoen hobekuntza fondotik ateratzen dira. Hobekuntza fondoan 38.000 euroko saldoa dago gaur egun. Orain, baso horietako jarduerak arautuko dituen ordenantza-plana idatziko du Zaratamoko Udalak, 13 eta 176 herri basoetako jarduerak kudeatu ahal izateko. Kudeaketa planaren bidez esplotazio txukunagoa burutu ahal izango da, herri-basoen jarduera jasangarriagoa eginez, besteak beste.

Momentura arte, Udalak ez zeukan herri-baso hauen kudeaketa-planik: “Gaur egun arte Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen herri-basoen kudeaketa”, azaldu du Zaratamoko alkateak, Alberto Ugarrizak. “Orain, Hobekuntza fondoaren zati bat erabiliko dugu kudeaketa plana guk geuk idatzi ahal izateko eta Foru Aldundiak burutuko ditu deseinatutako plan horiek”.

Hiru proposamenetik, ekonomikoena

Dokumentua idazteko hiru enpresek eskaintzak egin dituzte: SCI S.L., 14.900 euroko planarekin; Errotuz, 10.950 euroko planarekin eta Lurgeroa S.L. 11.180 euroko planarekin. Hiru enpresek Udaleko baldintzak bete dituzten arren Errotuz enpresaren proposamena aukeratu dute, ekonomikoki bideragarriena. Ordenantza planaren Udal dekretua irailaren 29an sinatu zen eta Enpresa honen kontratazioa egiteko 13.250 euro bideratuko dituzte guztira, BEZa barne. “Enpresa honek planteatzen duen sistema modu partehartzailekoa da, lehenengo sektoreko eragilee guztiekin hitz eginez. Horrelaxe erabakiko dugu geure herri-basoak nolakoak izango diren hemendik 10 edo 20 urtera. Proposamen polita da honako hau”, azpimarratu du Zaratamoko alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak