2017an zehar kultur- eta kirol-jarduerak garatzeagatik diru-laguntzak emango ditu Zaratamoko Udalak. Kulturari eta kirolari dagozkion elkarteek, auzo elkarteek, Zaratamoko ikastetxeak eta bertako guraso elkarteak aurkez ditzakete eskabideak eta horretarako epea zabalik dago uztailaren 27ra arte. Eskabideak Zaratamoko udal erregistro orokorrean aurkez daitezke. Era berean, aukera dago eskabidea Internet bidez egiteko.
Udalak guztira 37.438 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan, urteko ohiko jardueretarako eta aldizkako ekitaldietarako. Elkarte batek jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontu osoaren %50a izango da gehienez ere.
