→Zaratamo

Martxoaren 8ak zapiak, hitzaldiak eta ipuinak ekarriko ditu Zaratamora

Bandera feminista, Galdakaon, 2020ko martxoaren 8an // Geuria

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte Zaratamon aurten. Martxoaren 8an bertan, emakumearen ahalduntzearen inguruko hitzaldia eskainiko du Ainara Garciak Elexaldeko Kultur Etxean, 18:00etan. Jarduera Zaratamoko Udalak antolatu du Berdintasun batzordearekin batera: “Hitzaldiaz gainera, balkoietan, leihoetan eta etxeko atarietan eskegitzeko zapi moreak egin dituzte herriko emakumeek, herritarren artean banatzeko”, azaldu du Alberto Ugarriza alkateak. “Ekimen hau ez da instituzionala, baizik eta Martxoaren 8rako espreski sortu den emakumeen bilgune baten egitasmoa”, azaldu du alkateak. Hilaren 10ean Berdintasuna maite dugulako genero ikuspuntua duten ipuin kontaketa saioa prestatu dute Elexaldeko eskolan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak