→Zaratamo

Zaratamoko Udalak birziklapeneko mendi irteerak antolatuko ditu martxoan, gazteentzat

Udaberriari behar bezalako ongi etorria emateko, Zaratamoko Udalak berziklapenarekin konektatutako egun erdiko mendi irteera bereziak antolatu ditu martxoan zehar 6 eta 12 urte bitarteko gazteentzat.

Zaratamo, Upo menditik // Geuria

Udaberriari behar bezalako ongi etorria emateko, Zaratamoko Udalak berziklapenarekin konektatutako egun erdiko mendi irteera bereziak antolatu ditu martxoan zehar 6 eta 12 urte bitarteko gazteentzat.

Adinka eta egun ezberdinetan sailkatuko dira gazteak, hiru talde osatuz: horrela, 6 eta 7 urteko haurrak martxoaren 3an joango dira mendira, 09:00etatik 13:00ak arte. 8 eta 10 urte bitartekoak, martxoaren 20an, 09:00etatik 14:00ak arte eta 10 eta 12 urte bitarteko gazteak martxoaren 27an igoko dira mendira, 09:00etatik 14:00ak arte. Irteera guztiak arkotxako eleizan egingo dira.

Izen-ematea

Kirol jarduera hauetan izena emateko elexaldekoliburutegia@zaratamo.eus helbidera idatzi beharko dute interesdunek otsailaren 22tik 26ra. Edukia mugatua izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak