→Zaratamo

Moiordineko Irisgarritasun Planaren inguruko iruzkinak egiteko epea zabaldu du Zaratamok

Zaratamoarrek Moiordineko Irisgarritasun Planaren inguruko iritziak plazaratzeko epea zabaldu du Udalak, maiatzaren 4ra arte

Kamioi bat, Moiordineko bidegurutzean // Geuria

Zaratamoarrek Moiordineko Irisgarritasun Planaren inguruko iritziak plazaratzeko epea zabaldu du Udalak, maiatzaren 4ra arte: “Zaratamoko herritarrek, erakundeek eta elkarteek, egoki jotzen badute, Moiordin auzoko irisgarritasun-planari eta plan horrek Mendieta, Barrondo eta Elexalderekin dituen loturei buruzko iritziak helarazi ahal izango dituzte, 2021eko maiatzaren 4ra arte”, azaldu du Zaratamoko Udalak sare sozialetan. Iruzkinak egin ahal izateko formularioa eskegi dute Udal webgunean.

Moiordineko bidegurutzea, Irisgarritasun Planeko ardatzetako bat // Geuria

Martxoaren 22an Moiordin auzoko Mendieta, Barrondo eta Elexaldeko Irisgarritasun Planaren aurkezpena egin zuen Moiordineko Txokoan. Alberto Ugarriza alkateak, Karlos Renedo Udal arkitektoa eta Jon Abascal planaren erredaktorearen laguntzarekin Irisgarritasunaren nondik norako guztiak azaldu zituen ordu biko iraupena izan zuen ekitaldi xume batean. Bertara gerturatu ziren hainbat auzotarrek zalantzak eta kexak plazaratu zituzten, eta iruzkinak egiteko fase honen helburu nagusia horixe da izan ere: Zaratamoko herritarren iritziak jasotzea.

 

Moiordin auzoko Irisgarritasun Planaren zirriborroa aurkeztu du Zaratamok

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak