Iazko eredua jarraituz, udalekuak antolatu ditu Zaratamok aurten ekainaren 22tik uztailaren 15era. Natura gai nagusia izango da 2010-2017 bitartean eta 2018-2019 bitartean jaiotako herriko umeentzat. “Naturan jolas eta ikasi dezagun Zaratamon” lelopean, 09:00etatik 14:00ak arte ezinhobeto pasatzeko jarduerak egingo dituzte.
“Aurtengo berritasun nabarmenena udalekuak 2 urteko adineko haurrei zabaltzea izan da”, azaldu dute udalekuetako antolatzaileek. “Iaz arte 3 urtetik aurrerako umeek har zitzaketeen parte Zaratamoko natura-udaleku hauetan, eta aurten 2 urtekoek ere hartu dezakete parte. Ume horiek monitore batekin lagunduta egongo dira“. Dagoeneko, 2 eta 3 urteko umeek eskolan bertan emango dituzte udako egun horiek, jolasean.
Izen-emateak
Maiatzaren 9tik 20ra izena eman dezakete interesdunek Arkotxa eta Elexaldeko liburutegietan, 17:00etatik 20:00ak arte. Ume bakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu udalelkuetan parte-hartzeko. Arkotxako umeek autobus-zerbitzua izango dute Elexaldera. Informazioa handitzeko 946 710 052 zenbakia eskuragarri jarri du Zaratamoko Udalak.
