→Zaratamo

Nerbioi-Ibaizabaleko Mankomunitatearen estatutuak onartu dituzten Zaratamon

Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko azken urratsak ematen ari dira Hego Uribeko herriak, eta momentu honetan estatutuak onartzen ari dira eskualdea osatzen duten herri guztietan. Zaratamori dagokionean, pasa den Otsailaren 25eko Osoko bilkuran Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko estatutuak aho batez onartu zituzten.

Ugaoko zabor-bilketa kamioia // Geuria

Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko azken urratsak ematen ari dira Hego Uribeko herriak, eta momentu honetan estatutuak onartzen ari dira eskualdea osatzen duten herri guztietan. Zaratamori dagokionean, pasa den Otsailaren 25eko Osoko bilkuran Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko estatutuak aho batez onartu zituzten: “Mankomunitateko bilkuran alderdi bakoitzeko kide bat egongo gara: Gure Herria plataformatik Jon Ajuria, EAJko Juan Ignacio Intxaurraga eta EH Bildutik ni neu”, adierazi du Alberto Ugarriza alkateak. Hiru ordezkari horietatik bakarra egongo da Gobernu batzordean, EAJko Juan Ignacio Intxaurraga.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak