→Zaratamo

Ruper Ordorika bakarka arituko da barikuan Zaratamon

basauri ruper ordorika maz 2015
Ruper Ordorika / Geuria

Kultur ekitaldi zabala antolatu du Zaratamoko Udalak ekainean. Barikuan, ekainaren 11an, 19:00etan Ruper Ordorika musikariak kontzertua eskainiko du Elexaldeko kultur etxean. Barkaka arituko da oñatiarra eta bere ibilbideko kantak joko ditu. Bertaratu gura dutenek izena eman beharko dute aurretiaz elexaldekoliburutegia@gmail.com helbide elektronikora bidaliz izen-abizenak eta telefono zenbakia.

Akortxan, ostera, “Arkotxa ekainean alaitasuna” lelopean, honako ikuskizunak gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Arkotxako jai batzordeak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Batetik, ekainaren 12an, larunbatean, BocaBeats! Comedia bikotearen bi saio Arkotxako frontoian: lehena, 17:00etan, umeei zuzenduta; bigarrena, 19:00etan, publiko osoari. Bestetik, ekainaren 19an, larunbatean, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna 17:30ean, Arkotxako frontoian.

Sarrera doan da aforoa bete arte, baina derrigorrezkoa izango da izena ematea elexaldekoliburutegia@gmail.com helbide elektronikoan izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz. BocaBeatsen ikuskizunean izena ematerakoan bi saioetatik zeinetara joateko asmoa duzun adierazi beharko duzu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak