→Zaratamo

Zaratamok gutuna bidali dio Osasun Sailburuari Covidaren aurkako txertaketa arintzeko herriko hainbat eraikin eskainiz

Zaratamoko Udalak, administrazio ezberdinen arteko lankidetza esparruan, gutuna bidali dio Gotzone Sagardui Goikoetxea Osasun Sailburuari, Covidaren aurkako txertaketa arintzeko helburuarekin, herriko hainbat eraikin lagatuz, txertaketa masiborik egin behar izatekotan.

Txertaketa // Eusko Jaurlaritza

Zaratamoko Udalak, administrazio ezberdinen arteko lankidetza esparruan, gutuna bidali dio Gotzone Sagardui Goikoetxea Osasun Sailburuari, Covidaren aurkako txertaketa arintzeko helburuarekin, herriko hainbat eraikin lagatuz, txertaketa masiborik egin behar izatekotan. Udalak irisgarritasun arazorik gabeko Arkotxako frontoia estaini dio Osasun Sailburuari. Elexaldeko frontoia ere eskaini dio Udalak, eta irisgarritasunik dituzten pertsonentzako Eskola Zaharra ahalbidetu daitekela iragarri du, sare sozialetara igotako dokumentu batean: “Halako txertaketa masiborik egiteko asmorik izatekotan, elkarlana eskaintzen diogu Osasun Sailburuari eta Udalak dituen baliabideak haien esku jartzen ditugu prozedura ahalik eta modu onenean egin ahal izateko”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko Alkateak.

EH Bilduko alkateak

Zaratamoz gainera, Arrigorriagako Maite Ibarra alkateak ere herriko eraikin publikoak eskaini dizkio Osakidetzari: “EH Bilduko alkateok gure udalerrietako eraikin publikoak eskaintzen dizkiogu Osakidetzari txertaketa kanpaina burutzeko. Urtebete daramagu pandemiarekin, osasunari, ekonomiari zein hiritartasunari kalte egiten dioten murrizketekin. Egoeraren larritasuna eta pandemia honek dituen ondorioak ikusita, EH Bilduko alkateok gure auzotarrak babesteko konpromisoa hartzen dugu”. Aste pare bat daramatzagu txertaketa-kanpainan eta EH Bilduko alkateak azpimarratu du asko izan direla kanpainaren erritmo motelaz kezkatu diren pertsonak: “Gure auzotarrek ere euren kezkak helarazten dizkigute”.

Arrigorriagako alkateak gogorarazi du martxoaren 12an EH Bilduko alkateek euren proposamenak bidali zizkietela Osasun sailari: “Egoera zail honetan, uste dugu bakoitzak ahal duguna eman behar dugula gizartearen ongizaterako eta ardura-karguak ditugunok taldean jokatzen jakin behar dugu denon ongizaterako. Baliabide publikoak erabili behar ditugula uste dugu txertaketa kanpaina arina eta eraginkorra eskaini ahal izateko, txertoa jarri behar duen edozein pertsonari edozein motako arrisku saihetsiz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak