ā†’Zaratamo

Txomin Egileor kaleko etxebizitzak bota dituzte Ibaizabal hustubideko 3. faserako

Ura Euskal Agentziak Zaratamoko Arkotxako 2. eta Galdakaoko Txomin Egileor kaleko 62. eta 64. etxebizitzak bota ditu Ibaizabal hustubideko hirugarren faseko obrei berrekiteko.

Botatako etxebizitzak, zuri beltzean // Geuria

Ura Euskal Agentziak Zaratamoko Arkotxako 2. eta Galdakaoko Txomin Egileor kaleko 62. eta 64. etxebizitzak bota ditu Ibaizabal hustubideko hirugarren faseko obrei berrekiteko. Eraikinak bota ahal izateko Basauri eta Zaratamo Galdakaorekin lotzen duen Txomin Egileor kaleko zati bat moztu behar izan zuten langileek, eta trafikoa Bi-3720 errepidera igaro zuten, ibilgailu zein oinezkoentzat behar bezalako seinalizazioa jarri ostean.

Eraitsitako etxebizitzek utzitako lekua // Geuria

III. Fasea

Nerbioi-Ibaizabaleko hustubideko lanak Bengoetxe presa txikitik Torrezabal zubiraino egiten ari dira 1.640 metroko distantzian eta proiektu honen helburua Ibaizabal ibaiaren gaitasun hidraulikoa hobetzea da, ibilguaren arroka-ohantzearen kota jaitsiz eta ur basuko ubidea sortuz. URA agentziaren arabera, “horretarako 190.000 m Ā³ haitz eta lur induskatuko dira, hau da, 19.000 kamioi inguru”.

Ibaizabaleko obrak, eraitsitako etxebizitzetatik metro batzuetara // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak