Dagoeneko martxan da aurtengo Bost t’Erdiko Eskuz Binakako Bizkaia Txapelketa. Uztailaren 17an hasiera eman zioten txapelketari Barakaldon Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Barriola bikoteek, azkenengoek gailenduta (22-12).
Hurrengo final-laurdenak uztailaren 22an jokatuko dira Arrigorriagan 20:00etatik aurrera, Madalenak jaien egitarauaren barruan. Bertan, Danel Elezkano eta Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko bikotea arituko da batera, Berasaluze II eta Untoria pilotarien kontra.
Uztailaren 24an Etxebarrik finalaurrekoak hartuko ditu (Etxebarriko jaien programaren barnean) eta bertan Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Barriola bikoteek jokatuko dute 17:30etik aurrera. Partida horretako irabazleek finala jokatuko dute uztailaren 30ean Bilboko Bizkaia Frontoian Olaizola II-Aretxabaleta edo Arrigorriagako irabazleen aurka.
5 1/2 Bizkaia Txapelketa – Egutegia
A Taldea
Barakaldo, uztailak 17 (final-laurdenak):
Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III-Barriola
Etxebarri, uztailak 24 (finalaurrekoak):
Irribarria-Rezusta vs Altuna III-Barriola
B Taldea
Arrigorriaga, uztailak 22 (final-laurdenak):
Elezkano II-Urrutikoetxea vs Berasaluze II-Untoria
Etxebarria, uztailak 25 (finalaurrekoak):
Olaizola II-Aretxabaleta vs Arrigorriagako irabazleak
Finala
Bilbo, uztailak 30: Finalaurrekoetako irabazleak
