Maiatzaren 29an, igandez, Eskuz Banakako Txapelketaren finala jokatuko da Bilboko Bizkaia Frontoian. Bertan, Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarra eta Iker Irribarria aramarra lehiatuko dira.
Urrutikoetxearen laugarren finala izango da hau eta Irribarriaren lehendabizikoa. Pilotari zaratamoztarrak dagoeneko hiru txapela lortu ditu eta Koro hirukoitza bereganatu du -lehendabiziko pilotari bizkaitarra da Urrutikoetxea hiru txapelak denboraldi batean irabazten dituena-.
