→Zaratamo

Urrutikoetxeak bertan behera utzi du Lau t’erdiko final laurdeneko partida; Bengoetxea, finalerdietara

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017
Urrutikoetxea, 2017an // Utzitakoa

Zaratamokoak bertan behera utzi du Lau t’erdiko final laurdenetan Bengoetxearen aurka jokatu behar zuen partida eta Leitzakoa zuzenean sailkatuko da hurrengo faserako. Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPELk) adierazi du Zaratamokoa “ez dagoela jokatzeko prest”, eta arrazoia azaldu ez badu ere, joan den domekan jokatutako finalean min hartu zuen zaratamarrsk orkatilean Martija gura barik zapaldu ostean.

Gauzak horrela, eta araudiak hala adierazten duenez, Oinatz Bengoetxea hurrengo fasera igaroko da zuzenean, inolako aurkariren aurka lehiatu barik: “Sailkatuta dagoen jokalari batek Lau t’erdiko final laurdenetako partida jokatzeko prest egongo ez balitz, bere aurkaria zuzenean hurrengo fasera igaroko litzateke”. Eta horrela izango da: Bengoetxea zuzenean igaroko da finalerdietara.

Final laurdenetan, Urrikoetxearen herrikidea den Danel Elezkano arituko da. Hilaren 12an, larunbata, 17:00etan, Elezkano II eta Altuna III arituko dira Lau t’erdiko final laurdenetan, Bilboko Bizkaia frontoian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak