Herriko hainbat elkartek deituta, egunotan egin dute elikagaien bilketa. Zaratamoko laguntza elkarteak jaso ditu bildutako jakiak. Udaleko Ongizate zerbitzuarekin elkarlanean, Bizkaiko Elikagaien Bankuak beharra duten herriko familiei banatuko dizkie. Iaz hamalau ziren egoera horretan zeuden familiak. Aurten, osasun krisiaren ostean, hogeita bat dira, gutxi gorabehera, hirurogei bat herritar.
