→Zaratamo

Aire zabaleko kirol-jardueren erabiltzaileek oso modu positiboan baloratu dute Zaratamoko ekimena

Kirol-jarduerak, Arkotxan / Zaratamoko Udala

Zaratamoko Udalak aire zabaleko kirol jardueren inguruko galdeketa egin die parte-hartzaileei eta emaitzak sare sozialetan partekatu ditu. Horien arabera, erabiltzaileen %85,4 jarduerak era oso positiboan baloratu dituzte eta %100 ados dago segurtasun-neurriak behar bezala jarraitu diren galdetu zaienean. Kirola egiteko arrazoiei dagokienez, inkestatuen %68,8 esan du sasoian egoteko burutzen duela jarduera fisikoa eta %18,8 aisialdirako. gainontzekoek ez dute zehaztu.

Jarduerei dagokienez, %95,7ari egokia iruditu zaio saioen ordutegia eta iraupena, baina inkestatuen arabera, asteko saio kopuruan %56,3 adierazi du saio gehiago antolatu beharko liratekeela, saio-kopurua egokia dela deritzoten gainontzeko %43,8aren aurka.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak