→Zaratamo

‘Ez dok Hiru’ ikuskizun akustikoa ekarriko du Tartean Teatroak Zaratamora

Tartean Teatroak ‘Ez dok Hiru’ ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du, eta maiatzaren 22an Zaratamoko Elexalde Kultur Etxean izango da.

Argazkia: Guillermo Casas, Tartean Teatroa

Tartean Teatroak ‘Ez dok Hiru’ ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du, eta maiatzaren 22an, larunbatez, Zaratamoko Elexalde Kultur Etxean izango da. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta 70 minutuko iraupena du. Sarrerak eskuratzeko interesdunek elexaldekoliburutegia@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Gainera, eskatzen dutenentzako garraio zerbitzua egongo dela diote Zaratamoko Udaletik.

Formato berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. “Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria”, diote Tartean Teatrotik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak