Sareak

☉ Zaratamo

‘Ez dok Hiru’ ikuskizun akustikoa ekarriko du Tartean Teatroak Zaratamora

Tartean Teatroak ‘Ez dok Hiru’ ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du, eta maiatzaren 22an Zaratamoko Elexalde Kultur Etxean izango da.

|

Argazkia: Guillermo Casas, Tartean Teatroa

Tartean Teatroak ‘Ez dok Hiru’ ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du, eta maiatzaren 22an, larunbatez, Zaratamoko Elexalde Kultur Etxean izango da. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta 70 minutuko iraupena du. Sarrerak eskuratzeko interesdunek elexaldekoliburutegia@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Gainera, eskatzen dutenentzako garraio zerbitzua egongo dela diote Zaratamoko Udaletik.

Formato berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. “Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria”, diote Tartean Teatrotik.

☉ Zaratamo

Itzulia Women 2024 lasterketa ez da Zaratamotik igaroko

|

Hasieran aurreikusita bazegoen ere, eta Itzulia Womeneko euskarri guztietan hala jarrita dagoen arren, Basauri-Basauri etapa ez da Zaratamotik igaroko // Argazkia: Naikefotosport

Bihar, maiatzak 11, Itzulia Women lasterketak Basauri-Basauri etapa hartuko du. Irteera eta helmuga Social Antzokian izango dira, eta tartean Hego Uribe eskualdetik igaroko dira txirrindulariak: San Migel, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio, Usansolo eta Galdakao zeharkatuko dituzte.

Itzuliako webgunean eta sareetan oraindik horrela agertzen den arren, txirrindulariak ez dira Zaratamotik igaroko. Horren berri eman zuen asteartean prentsaurrekoan Alaitz Biritxinaga Itzulia Womeneko zuzendariak: “Errepidea obretan dago eta beraz ezingo dira txirrindulariak Zaratamora igo”.

Aldaketa hori barne hartuta, horrelakoa izango da etaparen amaiera: Lezama atzean utzita, 12:40an Erletxera iritsiko dira eta N-634 errepidetik Galdakaotik pasako dira (12:47); errepidea jarraituta Boluetara helduko dira (12:57), eta handik Basaurira sartuko dira Kareaga auzotik; Basauriko udaletxe aurretik igaro ostean (13:01), San Migelerantz eta Arrigorriagarantz egingo dute (13:12), eta Arrigorriagatik kiroldegi ondoko irteeratik aterako dira eta Bi-625 errepidea hartuko dute Basauriko kartzelaraino; bertan Agirre Lehendakaria kalea hartuko dute, eta Nagusia kalean gora, helmugara iritsiko dira, Social Antzokira (12:21).

Itzulia Women 2024 / Basauri-Basauri

Ibilbidea eta ordutegia
09:50 Sinadura kontrola Social Antzokiaren parean
10:28 Irteera neutralizatua Social Antzokitik: Lehendakari Agirre kalea, Arizko zubia, Artunduaga, San Migel
10:45 Irteera ofiziala. San Migel, Gernika kalea 19
11:04 Santuola auzoa
11:06 Zeberio. Ermitabarri auzoa
11:07 Mendate hasiera
11:11 Sarasola Gaina
11:15 Artea
11:21 Igorre
11:30 Lemoa
11:35 Usansolo
11:44 Larrabetzu
11:46 Goikolexea
11:46 Mendate hasiera
11:52 Aretxabalgane Gaina
11:56 Morga
12:05 Arrieta
12:10 Fruiz
12:16 Gamiz
12:19 Fika
12:19 Elexalde
12:20 Mendate hasiera
12:22 Urruztigaina
12:39 Lezama. Esprint berezia
12:40 Erletxe
12:47 Galdakao
12:48 Galdakao. Esprint berezia
12:57 Bolueta-Bilbo
13:01 Basauri, udaletxea
13:12 Arrigorriaga
13:21 Helmuga. Basauri, Social Antzokiaren parean

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Programa / Burbustuko jaiak 2024

Maiatzaren 9tik 11ra izango dira Burbustuko jaiak eta jarduera guztien artean Burbustock jaialdia izango da aurtengo berritasun aipagarriena

|

Koldo Etxebarria, Burbustuko haritzaren aurrean // Geuria

Zaratamoko Burbustu auzoko jaietako kartela iragarri dute Jai batzordeko kideek. Asteburu honetan, maiatzaren 9tik 11ra, jardueraz betetako jaiak biziko dituzte Burbustuko auzotarrek. Lehen jai egun bietan betiko jarduerez gozatuko dute zaratamarrek: meza, luntxa, lehiaketak…

Hirugarren eguneko gaua bereziki publiko gaztearentzat diseinatu dute Burbustuko Jai Batzordekoek, Arrigorriagako Soinuarri elkartearekin batera antolatutako Burbustock jaialdiarekin. Bertan, Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding eskualdeko taldeen

Abadea, Burbustuko ermitaren inguruko landak bedeinkatzen, 2023an // Geuria

Egitaraua | Burbustuko jaiak 2024

Maiatzak 9, osteguna

11:30 Txupinazoa, koheteak eta jaien hasiera
12:00 Meza
13:30 Luntxa eta agurra Burbustuko haritzari
20:00 Igel eta porra txapelketa

Maiatzak 10, ostirala

21:00 Sardinada, Bilbao Ahizpak eta Etxebarria Aita-Seme trikitilariekin lagunduta + Iñigo Riki

Maiatzak 11, larunbata

11:00 Puzgarriak
12:00 Lehiaketa gastronomikoak: patata tortilla + haragi paella Bilbao ahizpak trikitilariekin
18:00 Euskal dantzak: Etorki (Ugao) eta Edurre (Basauri)
21:00 Burbustock jaialdia: Sistematiko + Ealain + Katilu + Golden Boys + Perros kon Asma + Garaje Drama + Ostrich Wedding

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Burbustock jaialdiak eskualdeko taldeen kontzertuak ekarriko ditu Zaratamora

Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros Kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding taldeek girotuko dute Burbustuko plaza hilaren 11n, 21:00etatik aurrera

|

The Golden Boys // Utzitakoa

Maiatzaren 11n Burbustock jaialdia antolatu du Soinuarri elkarteak Zaratamoko Udalaren babesarekin, Burbustu auzoko plazan. “Aurten bai! Eta ez gabiz Athleticen koparen inguruan hitzegiten”, azaldu dute antolatzaileek. “Aurten Burbustok festibala antolatzea erabaki eta lortu dugu Zaratamoko auzorik zoragarrienean (hau soilik gure iritzia da, baina baita zurea ere)”.

“Oraingoan sardinak txingarretan eta Txakur Asmatuez aparte, eskualdeko musikari onenak egongo dira jaialdian”. Edizio honetan Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros Kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding taldeek girotuko dute hilaren 11ko gaua, 21:00etatik aurrera.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Elikagai osasungarrien eta estresaren kudeaketaren inguruko tailerra antolatu dute Zaratamon

Tailerra maiatzaren 19an antolatu dute Isa Diaz bio chef beganoak eta Beatriz Campanón kinesiologoak Moiordineko txokoan, 10:30etik 18:30ak arte

|

Elikagai osasungarriak, eskualdeko azoka batean // Geuria

Maiatzaren 19an Elikagai osasungarrien eta estresaren kudeaketaren inguruko tailerra antolatu dute Moiordineko txokoan, 10:30etik 18:30ak arte. Saioa Isa Diaz bio chef beganoak (elikadura naturalean coach-ak) eta Beatriz Campanón kinesiologo eta Osasun Integraleko Terapeutak eskainiko dute.

“Zaindu osasuna eta bizitasuna elikaduraren bidez eta askatu blokeo emozionalak”, azaldu dute tailerreko antolatzaileek. “Sukaldaritzaren eta harmonizazio emozional eta energetikoko tekniken bidez, udaberriaren doinuarekin sintonizatuko gara, ondo sentitzeko eta energia lehergarri horretara egokitzeko”.

Elikadura kontziente, energetiko eta anti-inflamatorioa

Zer da elikadura osasungarria? Kasu honetan, Txinako medikuntza tradizionalean oinarritutako elikadura kontziente, energetiko eta anti-inflamatorioaz ari gara. Beste modu batean esanda: elikadura kontziente batek ahoan sartzen dugunari kontzientzia jartzeari egiten dio erreferentzia. “Baliteke begien bistakoa izatea, baina, zoritxarrez, gaur egun kanpoko eraginen eraginez jaten dugu”, azaldu dio GEURIAri Isa Díezek. “Gizakion % 80a ez gara konturatzen zer jaten dugun”.

Bestalde, elikadura energetikoa elikagaiek ematen diguten energiari dagokio. Txinako medikuntza tradizionalean ere oinarritzen da, sukaldariak azaldu bezalaxe: “Unibertsoan dena da energia, eta elikagaiek ere energia transmititzen digute, modu batera edo bestera sentiaraziz”.

Tailer honetan udaberriari erreparatuko diote, eta urtaro honi organo-sistema giharra eta behazun-maskuria dagokie. Saio honen bidez, organo-sistema hori tonifikatu eta garbitzeko errezetak irakatsiko dituzte. Hanturaren aurkako elikaduraren bidez, inflamatzen gaituzten elikagaiak eta inflamatzen ez gaituztenak bereizten ikasiko dute parte-hartzaileek.

Teoria praktikara eroanez, garagar-entsaladatxo bat prestatuko dute tailerrean (garagarrak gibela sakon garbitzen baitu), barazki askorekin lagunduta. Hanburgesa beganoak prestatuko dituzte ere Mungo motako indabekin (oso aberatsak eta egiteko errazak). Amaitzeko, agar agar algaz egindako gelatinazko postre freskagarri bat egingo dute, mineralez betea, frutaz eta jogurt naturalez lagunduta.

Blokeoak desblokeatuz

Arratsaldean, zuraren elementuarekin, eta Txinako medikuntza tradizionalean oinarrituta, barneko blokeoak askatzen ikasteko proposamenarekin lotutako teknikak partekatuko dituzte: “Blokeo hauek ez digute bizitzaz erabat gozatzen uzten”, azaldu du Beatriz Campanón kideak.

Tailerrean irakatsiko dituzten tresna horiek kinesiologia energetikotik datoz, testaren edo muskulu-monitorizazioaren bidez informazioa eta memoria subkontzienteak eskuratzeko aukera ematen duten lan-sistema batetik: “Muskuluak nerbio-sistemarekin intimoki konektatuta daude”. Kinesiologiarekin batera, sistema osoa, izaki osoa modu integralean harmoniara eramaten dugu, ordenara, hainbat tentzina erabiliz eta eskura ditugun tresna mota batzuk erabiliz. “Batez ere tailer praktikoa izango da, eta bertaratuko direnek baliabide erraz eta indartsuak eramango dituzte, beren barneko estres-egoerak leku atsegin batetik kudeatu ahal izateko eta, horrela, modu gozagarriagoan bizi ahal izateko”.

Tailerrak 85 euroko prezioa du eta apunteak, errezetak, infusioak, ur minerala, janaria eta jarraipen pertsonalizatua eskainiko diete parte-hartzaileei. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. edo informazio gehiago jasotzeko 636 076 884 telefonora deitu beharko dute interesdunek.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Bakarrizketak eta lodifobiari aurre egiteko tailerra ekarriko dute Zaratamoko Arkotxa eta Elexaldera

Maiatzak bakarrizketak ekarriko ditu euskara hutsean Elexaldeko Kultur Etxera Patxo Telleriaren ‘Txizatoki bat eszenatokian’ ikuskizunarekin eta Mikel Martinezen ‘Hamalau bakarrizketa’ saioarekin. Arkotxan lodifobiaren inguruko tailer feministak antolatu dituzte

|

Emakume bat // Fuu J, Unsplash

Zaratamoko Berdintasun Batzordeak maiatzeko ekintzen egitaraua argitaratu berri du eta euskara hutsean antolatutako jarduera bi antolatu ditu. Hilaren 10ean bakarrizketa saioak antolatu dituzte Elexaldeko Kultur Etxean 19:30ean: Patxo Telleriaren Txizatoki bat eszenatokian eta Mikel Martinezen Hamalau bakarrizketa.

Maiatzaren 10 eta 17an, Lodifobiari aurre eginez izeneko saio biko tailerra eskainiko du Laura Galar haur hezitzailea eta aktibistak Arkotxako txokoan, 18:00etatik 20:30ak arte. Edertasun-kanonek emakumeen gorputzen gainean egiten duten presioa hain da handia, ezen askotan osasun fisiko eta mentalaren kontra egiten du. Gero eta gehiago gertatzen dira elikadura-jokabidearen nahasmenduak, EJN izenez ere ezagunak; arazo hori ikusezina da neurri batean, eta aurreiritzi asko ditu.

Maiatzaren 31n Lisipe bildumaren Aingeruak eta neskameak: Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak liburuaren aurkezpena egingo du June Fernández kazetariak.

Ekainari begira, Berdintasun Batzordeak Boterea, ahizpatasuna, Twerk izeneko tailerra antolatu du Elexaldeko gimnasioan hilaren 8an eta 15ean Twerk Ines lasagabasterren eskutik. Saioak 10:00etatik 13:00ak arte antolatu dituzte.

Osorik irakurri