→Zaratamo

Argazkiak | Azoka txikiak jendetza batu du Zaratamon, San Isidro egunean

San Isidroko azoka txikiak jendetza erakarri zuen Zaratamoko Elexalde auzoko plazara, joan den domekan. “Janaria eta edatekoaz gain, bertako bestelako produktu eta zerbitzuen azoka izan da. Pilota partidetan BERRIA txapelketan 2 eta 1 galdu du Zaratamok Donezteberen kontra”, azaldu dute Zaratamoko Udaleko ordezkariek.

Jendea, Elexaldeko plazan // Zaratamoko Udala

San Isidroko azoka txikiak jendetza erakarri zuen Zaratamoko Elexalde auzoko plazara, joan den domekan. “Janaria eta edatekoaz gain, bertako bestelako produktu eta zerbitzuen azoka izan da. Pilota partidetan ‘Berria’ txapelketan 2 eta 1 galdu du Zaratamok Donezteberen kontra”, azaldu dute Zaratamoko Udaleko ordezkariek. Giro izan zen Elexaldeko plazan, eguzkitan: jendeak, azokako produktuak ikusi eta erosteaz gainera geldialditxoa egin zuen Taberna Zaharra eta Zugasti tabernetan, tragotan eta pintxotan.

Arriaga anaiek okela saldu zuten azokan bertan eta herriko tabernek pintxo bereziak egin zituztn Eugenio eta Braulioren behien haragiagaz. Zaratamoko txakolindegi bien eta Arane ardo-biltegiko ardo ‘singularrak’ izan ziren ‘azoka xumean’, baita Uriondo eta Otxanduriren txakolin postuak ere. Kontsumo taldeen partetik Olatz Etxabe izan zen bertan ere barazkiak, gazta eta ogia saltzen, besteak beste.

Telekomunikazio alorrean EHKom-en aurkezpena egin zuten bertako Izarkom telekomunikazio sistemak eta opoperadoreen ordezkariekin. Horiez gainera, Sutearo etxe eta baserrien aseguruak kudeatzen duen sistema kooperatiboaren aurkezpena egin zuten ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak