→Zaratamo

Argazkiak | Zaratamoko eskolako haurrek ikastetxean ospatu dituzte aurtengo inauteriak

Zaratamoko eskolako ikasleek zentroan bertan ospatu zituzten aurtengo karnabalak joan den barikuan: “Burbuila taldeak ezin daitezkenez desegin, eskolako patioan prestatu genituen haurrentzako karnabalak”, azaldu dio Iosune Etxeita Zaratamoko eskolako zuzendariak GEURIA komunikabideari.

Zaratamoko eskolako ikasleak, joan den barikuko inauterietan // Zaratamoko eskola

Zaratamoko eskolako ikasleek eskolan bertan ospatu zituzten aurtengo karnabalak joan den barikuan: “Burbuila taldeak ezin daitezkenez desegin, eskolako patioan prestatu genituen haurrentzako karnabalak”, azaldu dio Iosune Etxeita Zaratamoko eskolako zuzendariak GEURIA komunikabideari. Geletan, jolastokian eta eskolako eraikineko edozein lekutan egon ziren umeak, askotariko mozorroak janzten. Arrastian ez zen inolako ekitaldi ofizialik antolatu herrian zehar ere, Udaleko ordezkariek azaldu dutenez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak