→Zaratamo

Arkotxako jaietan auzo animazioa, txapelketak, kontzertuak eta Legion 501ko kalejira antolatu du jai-batzordeak

Arkotxako jai batzordeak datorren ekainaren 3an, 4an eta 5ean antolatu dituzten jaietako programa iragarri du joan den apirilaren 27ko batzarren ostean

Arkotxako jaietako bazkaria // Geuria

Zaratamoko Arkotxa auzoko jai batzordeak datorren ekainaren 3an, 4an eta 5ean antolatu dituzten jaietako programa iragarri du joan den apirilaren 27ko batzarren ostean. Aurtengo jaietan, txupinazotik hasita, aipatzekoak dira Game of Txarangaren kalejira, txapelketak, Legion 501ko kalejira, herri-bazkaria, animazio-saioak eta zapatuko kontzertuak, Hipnosia, Mafalda, Akerbeltz eta DJ Markelinen eskutik, besteak beste.

Jaietako programa

Ekainak 3, barikua
18:30 | Pilota partidak: Upomendi taldea
18:45 | AmaBirjinari kantua
19:00 | Txupinazoa eta jaien hasiera
19:00 | Game of Txaranga elektrotxaranga auzotik
20:00 | Talotxiki, Aitor Aurrekoetxearen eskutik
21:30 | Los primos: Flamenkito kontzertua
00:00 | Beranduegi erromeria
03:00 | Oihan Vega DJ

Ekainak 4, zapatua
11:00 | Zumba masterklass saioa
12:00 | Buruhandiak
12:30 | Xaibor: diskofesta
14:30 | Paella txapelketa, Txokoan
16:00 | Chispa animazioak: animazioa, globoflexia eta slime taillerra
16:30 | Igela txapelketa (La Bode)
21:00 | Dantza emanaldia frontoian
23:00 | Kontzertuak: Hipnosia, Mafalda, Akerbeltz eta DJ Markelinen saioa

Ekainak 5, domeka
11:00 | Txistulariak auzotik
12:00 | Legion 501. Kalejira ‘Avifes’ elkartearen alde
12:00 | Hazihezkuntza: Kart, patinete ta goitibira zirkuitoa, egurrezko jokoa erraldoiak eta bitsa jaia
13:00 | Buruhandiak
14:00 | Tortilla eta sukalki txapelketak
15:00 | Herri-bazkaria, frontoian
17:00 | Dj Elias, herri bazkarian
20:00 | Sari-banaketa, zozketa ta jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak