Datorren ekainaren 3, 4 eta 5ean Zaratamoko Arkotxa auzoko jaiak izango dira, eta Arkotxako Gazteria taldea motoreak berotzen hasi da. Jai Batzordeak duela aste batzuk hiru egunetako egitaraua kaleratu bazuen, txosnako txandak betetzeko boluntarioen bila dabil oraingo honetan.
Hori dela eta, Banksy artistaren diseinuetan oinarritutako kamiseta bereziak emango dizkiei txosna-txandak egitera animatuko direnei: “Kamiseta horiek ere 10 euroren truke eskuratu daitezke”, azaldu dute Jai Batzordetik. “Espero dugu jendeak herriko jaietan parte hartzea. Horrela denok gozatuko dugu Arkotxako ospakizun hauetaz”.
