→Zaratamo

Arkotxako kontsultorioa berritzeko lehen faseari ekingo dio Zaratamok

Zaratamoko Udalak Arkotxa auzoan kokatutako kontsultorioa berriztatzeko lanen lehen fasea martxan jarriko du. Lehen fase honetan, kanpoko hormetan, sarbidean eta teilatuan isolamendu termikoko lanak egingo dituztela iragarri du Udalak

Kontsultorioaren egoera, gaur egun // Geuria

Zaratamoko Udalak Arkotxa auzoan kokatutako kontsultorioa berritzeko lanen lehen fasea martxan jarriko du. Lehen fase honetan, kanpoko hormetan, sarbidean eta teilatuan isolamendu termikoko lanak egingo dituztela iragarri du Udalak. Lizitazio prozesua martxan jarri dute enpresek euren eskaintzak egin ahal izateko, proposamenak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 19a izanik. Esleipena egin bezain pronto, enpresak hiru hilabeteko epea izango du konponketa guztiak egin ahal izateko. Aurrekontua 86.780 eurokoa da, BEZa barne.

Momentura arte, eraikin berean kontsultorioa eta gizarte zerbitzuen bulegoa kokatzen ziren, eta lanak bukatu bezain pronto, eraikin osoa kontsultorioarentzat izango da Osakidetzaren zerbitzuetarako. Gizarte zerbitzuen bulegoa, ordea, San Bizente parrokiatik gertu prestatzen ari dira, lokal berri batean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak