→Zaratamo

Arkotxako Olaganeko pasabidea lizitazio fasean sartu du Zaratamok

Zaratamoko Udalak lizitazio fasean sartu du Arkotxako Santa Barbara auzoko Olagane parkea errepideko zubiarekin konektatuko duen pasabidearen proiektua

Zaratamoko zubi zuria eta Olagane auzoa, eskumaldean // GMaps

Zaratamoko Udalak lizitazio fasean sartu du Arkotxako Santa Barbara auzoko Olagane parkea errepideko zubiarekin konektatuko duen pasabidearen proiektua: “Zubia Santa Barbaragaz lotuko dugu zuzenean eta pasabidearen bidez gaur egungo errepide eta trenbide gainetik igarotzen den zubira helduko dira zuzenean”, zehaztu zuten Udal ordezkariek joan den apirilean.

“Behin betiko proiektua daukagu eta lizitazioa 201.000 eurokoa izango da”, azaldu dute Zaratamoko Udaletik. “Aurkeztutako proposamen guztiak kontratazio-mahaira eraman behar dira eta osoko bilkuran argi berdea eman behar zaio, proiektua potoloa baita”. Behin esleituta, esleipedun enpresak 10 aste izango ditu lanak gauzatzeko.

Lerro hauen azpian ikus daitekenez, Zaratamoko Udalak utzitako irudi hauetan proiektuaren irudiak ageri dira. Pasabide berria metalezko zutabeen gainean ezarriko da eta goiko aldean korten altzairuzko zorua izango du. Alboetan ere korten motako altzairuzko baranda izango du egiturak, txapa tolestuagaz. Pasabideak malda arina izango du eta Santa Barbaroko etxetaldetik zubira aldapa behera txikia izango dute oinezkoek, irudietan ikus daitekeenez.

2,4 milioi euroko aurrekontua onartu berri du Zaratamoko udalbatzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak