→Zaratamo

Azoka txikia eta pelota partida antolatu dute Zaratamon, musikaz girotuta, San Isidro egunean

Datorren maiatzaren 15ean bertako produktuen azoka eta Berria Txapelketako Zaratamo eta Baztanen arteko pelota partida egingo dute San Isidro egunean, 11:30etatik 15:00ak arte Elexaldeko plazan. Ekitaldia 11Kantuz musika taldeak girotuko du. Udalak aurreratu du azoka ez dela jateko produktuena izango soilik

Piperrak // Geuria

Datorren maiatzaren 15ean bertako produktuen azoka eta Berria Txapelketako Zaratamo eta Baztanen arteko pelota partida egingo dute San Isidro egunean, 11:30etatik 15:00ak arte Elexaldeko plazan. Ekitaldia 11Kantuz musika taldeak girotuko du. Udalak aurreratu du azoka ez dela jateko produktuena izango soilik: “Eskulangintzako produktuak eta telekomunikazio zein aseguruen inguruko enpresen aurkezpenak ere egongo dira bertan, Zaratamoko Isaren eskutik“.

Arriaga anaiek okela salduko dute azokan bertan eta herriko tabernek pintxo bereziak egingo dituzte Eugenio eta Braulioren behien haragiagaz. Zaratamoko txakolindegi bien eta Arane ardo-biltegiko ardo ‘singularrak’ izango dira azoka xumean, baita Uriondo eta Otxanduriren txakolin postuak ere. “Kontsumo taldeen partetik Olatz Etxabe izango dugu bertan ere barazkiak, gazta eta ogia saltzen, besteak beste”, azaldu dute Udal ordezkariek.

Telekomunikazio alorrean EHKom-en aurkezpena egingo dute bertako Izarkom telekomunikazio sistemak eta opoperadoreen ordezkariekin. Horiez gainera, Sutearo etxe eta baserrien aseguruak kudeatzen duen sistema kooperatiboaren aurkezpena egingo dute ere.

Roberto Ibarretxe: “Zarauzko eta Getariako txakolingile batzuek animatu ninduten baserria birmoldatu eta txakolina egiten hastera”

Eugenio Arriaga: “Altxor kulturala dira betizuak eta ez ditugu galdu nahi”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak