→Zaratamo

Elezkano II eta Urrutikoetxea zaratamarrak IX. Bizkaia Torneoan lehiatuko dira

Ekainaren 11n IX. Bizkaia Torneoa hasiko da Gallartan eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Euren artean Danel Elezkano (Elezkano II) eta Mikel Urrutikoetxea zaratamarrak daude. 24 pilotarietatik 12 binakako modalitatean lehiatuko dira, 6 lau t’erdian eta gainontzeko 6ak eskuz banakakoan.

Danel Elezkano eta Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak // Geuria

Ekainaren 11n IX. Bizkaia Torneoa hasiko da Gallartan eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Euren artean Danel Elezkano (Elezkano II) eta Mikel Urrutikoetxea zaratamarrak daude. “Txapelketa berezia izango da, desberdina ta polita: azken batean Bizkaiko herri desberdinetan jokatzen delako osorik. Hiru modalitateetan jokatuko dogu eta hiru partidutik bi irabazi beharra dago aurrera jarraitzeko”, azaldu dio Mikel Urrutikoetxeak GEURIA komunikabideari. Danel Elezkanok “txapelketa polita” bezala definitu du Bizkaia Torneoa. 24 pilotarietatik 12 binakako modalitatean lehiatuko dira, 6 lau t’erdian eta gainontzeko 6ak eskuz banakakoan.

Bizkaiko sei mendi

Taldeak zozketa bidez erabaki dituzte eta Bizkaiko mendien izena daramate: Ganekogortan Iribarria eta Zabaleta arituko dira bikoteetan, Zabala bakarkako modalitatean eta Elezkano II Lau t’erdian: “Bizkaia Torneoak formatu ezberdina proposatzen du, taldeka jokatutakoa, eta jokatzeko gogotsu gabiltza”, aitortu du Elezkanok; Oiz taldean Ezkurdia eta Rezusta arituko dira bikoteetan, Elordi banaka eta Pello Etxeberria Lau t’erdian; Gorbeian Altuna III eta Martija izango dira bikoteetan, Salaberria banaka eta Dario Lau t’erdian; Solluben Urrutikoetxea Mariezkurrena IIrekin arituko da bikote kategorian: “Mariezkurrenakin gustora ibiliko naiz, azkenean gutxitan izan dut berarekin jokatzeko aukera baina jokatu dudanetan egia esan ondo moldatu gara elkarrekin”, gehitu du Urrutikoetxeak. Alberdi banaka eta Peña II Lau t’erdian; Kolitzan Jaka eta Albisu binaka egongo dira, Zubizarreta III banakako modalitatean eta Artola Lau t’erdian.

Txapelketa Gallartan, Matienan, Zierbenan, Arrigorriagan eta Bilbon jokatuko dute pelotariek: Ekainaren 11n (Gallarta) eta ekainaren 12an (Matienan) final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte kirolariek. Ekainaren 18an lehen finalerdia jokatuko dute Zierbenan eta bigarrena 19an, Arrigorriagan. Finala Bilboko Bizkaia Frontoian prestatuko dute, Aste Nagusian.

Final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez garaipen bi lortu dituen taldea sailkatuko da. Antolakuntzatik azaldu dute binakakoen partidak 22 tanturakoak izango direla eta banakakoak 18rakoak.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak