Gaur azken eguna Ukrainarako materiala jasotzeko Zaratamon. Ukraina-Euskadiko elkarte soziokulturala eta garapen lankidetzakoak boluntarioak behar dituzte Zaratamon, bertan jasotzen den materiala antolatzeko. Boluntarioen lana jasotako material hori kutxetan sartu, sortak antolatu eta furgonetak kargatzea da, besteak beste.
Laguntzaileak Arkotxako Iragorritiko 4. pabilioian izango dira gaur bertan (48480, Zaratamo, Carpintería Arkotxa eta Antonio Mirandagaz batera), eta interesdunek kontaktuan ipintzeko telefono zenbaki bi jarri dituzte eskura: 672 712 774 (Andri) eta 623 018 489 (Lander). “Zuen zain gaude, eskerrik asko!”, azaldu dute elkartetik.
