→Zaratamo

Kalejirak, lehiaketa gastronomikoak, dantzak eta kontzertuak Burbustura bueltatuko dira asteburuan

Asteburu honetan, maiatzak 26, 27 eta 28, Zaratamoko Burubustu jaiak ospatuko dituzte, eta aurtengo kartela jarduerez beteta dator

Burbustuko jaiak, 2019an // Geuria

Asteburu honetan, maiatzak 26, 27 eta 28, Zaratamoko Burubustu jaiak ospatuko dituzte, eta aurtengo kartela jarduerez beteta dator: txupinazoa, Haritzaren agurra eta mezaz gainera, betiko lehiaketa gastronomikoek, euskal dantzek, kalejirek eta kontzertuek Zaratamoko auzoa hartuko dute.

Orduz ordu

Maiatzak 26, eguena

  • 11:30 | Txupinazoa, suziriak eta txozna irekitzea
  • 12:00 | Meza ermitan
  • 12:30 | Luntx
  • 12:30 | Kalejira Etxebarria aita-seme trikitixarekin
  • 13:30 | Burbustuko Haritzari agurra
  • 20:00 | Igel eta porra lehiaketa

Maiatzak 27, barikua

  • 21:00 | Sardina-jana Bilbao Ahizpak trikitiarekin

Maiatzak 28, zapatua

  • 11:00 | Puzgarriak
  • 12:00 | Kalejira Etxebarria aita-seme trikitixarekin
  • 12:00 | Lehiaketa gastronomikoak: patata tortilla eta haragi-paella
  • 18:00 | Euskal Dantzak: Basauriko Edurre eta Ugaoko Etorki taldeak. Segidan, erromeria Bilbao Ahizpak taldearen eskutik
  • 21:00 | Kontzertua: Perros con Asma
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak