→Zaratamo

Bideoa | Danel Elezkano: “Uste dut umeen kirola gaizki enfokatuta dagoela gaur egun”

Masters CaixaBank txapelketa bukatu ostean, egun batzuk igarota, Danel Elezkano Zaratamoko pilotariagaz aurrez-aurre berba egiteko parada izan dogu. Oraingo honetan, Zaratamoko frontoian ez da pilota partidarik jokatu; bertan egin dogu elkarrizketa, maila altuko profesionala gertutik ezagutzeko ohoreagaz.

Final Handia eskapatu bazitzaion be, beti dago ezer ikasteko eta txapelketan egindako lanaz pozik egoteaz gainera pilotariaren haurtzaroaz, herri txikien pilota eskolen xarmaz eta gaur egungo umeek jasotzen duten kirol-hezkuntzaz berba egin dogu Elexaldeko frontoian, pilotariak hiru urte baino ez zituela lehen pilotakadak bota zituen leku berean.

“Uste dut umeen kirola gaizki enfokatuta dagoela gaur egun: ez dago norberaren hobekuntzara zuzenduta, albokoak zer egiten duenari baizik. Konpetentzia hori txikitatik sortu nahi zaie umeei eta nik ez dut uste mesedegarria denik, inondik inora”, aitortu du 27 urteko Aspeko pilotariak gaurko umeek jasotzen duten kirol hezkuntzaren inguruan galdera egin diogunean.

Elkarrizketa osoa irakurgai egongo da GEURIAko urriko alean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak