Egun bitan ezker eskuan izandako mina dela eta bajan egon ostean, Aiegin (Nafarroa) arituko da Zaratamarra Mariezkurrena IIrekin gaur gauean, 21:30ean (Etb1en ikusgarri), Masters CaixaBank txapelketan. Topaketan Urrutikoetxea eta Bikuñaren aurka arituko dira. Azken hau Martijaren ordezkoa izango da, Martijak eskumako eskuan mina hartu zuelako. Elezkanok eta Mariezkurrenak garaipena eskuratuz gero play-offetaranzko norabidea hartuko dute. Galtzekotan, ostera, euren etorkizuna Ezkurdiak eta Imazek bihar Bilbon duten hitzorduaren emaitzaren esku egongo da.
Informazio osotua AspePelotan topa dezakezu.
