→Zaratamo

Errege magoek Arkotxako frontoia bisitatuko dute bihar

Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek hitzordua izango dute bihar Zaratamoko Arkotxa auzoko frontoian, herriko umeakaz, iazko formatua egokitu badute ere

Eskutitza, Errege Magoentzat // Geuria

Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek hitzordua izango dute bihar Zaratamoko Arkotxa auzoko frontoian, herriko umeakaz, iazko formatua egokitu badute ere: “Urtero Patxi Magoa, Errege magoen kalejira eta txokolatada egin ohi dugu”, azaldu dute Arkotxako Jai Batzordetik. “Aurtengo egoera nolakoa den ikusita, zuhur jokatu behar dugu, legediaren arau berriei so eginez, eta txokolatada programatik kendu behar izan dogu”.

Gauzak horrela, 17:00etan Patxi Magoa izango dugu Arkotxako frontoian, eta segidan, 18:00etan errege magoen txanda izango da, leku berean: “Kalejirarik egongo ez den arren, Erregeek gozokiak emango dizkiete auzoko haurrei”. Jarduerara joateko izenik emateko beharrik ez da egongo, baina jai batzordeak aurreratu du edukiera mugatua izango dela (140 lagunentzat lekua egongo da) eta 12 urtetik gorakoek Covid ziurtagiria aurkeztu behar izango dutela ekitaldira joan ahal izateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak