→Zaratamo

Ordenagailu eramangarriak banatu dizkie Zaratamoko eskolak ikasleei

Zaratamoko ikastetxeak, udal langileen bitartez, eskola materiala eta ordenagailu eramangarriak banatu dizkie ikasleei.

Ikastetxeak, udal langileen bitartez, eskola materiala banatu die ikasleei // Argazkiak: Zaratamoko Udala

Martxoaren 13tik daude itxita Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe guztiak, baita Hego Uribe eskualdean ere. Ordutik ikasleek etxetik bertatik egin behar dute lan egunero, irakasleen jarraibideak jarraituz.

Zaratamoko ikastetxeari dagokionez, irakasleek ikasleentzako materiala prestatu dute, eta ikasturtean zehar ikastetxean erabiltzen dituzten ordenagailu eramangarriak banatu dizkie. Ikastetxeak, udal langileen bitartez, eskola materiala eta ordenagailu eramangarriak banatu dizkie ikasleei. “Beraien ikasketak bermatuta egon daitezen egin dugu. Gainera, etxean Internet ez dutenentzako, Izarkom enpresaren bitartez, SIM txartel batzuk erosi ditugu, ikasketekin jarraitzeko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak