→Zaratamo

Zaratamoko euskararen erabileraren lehen zirriborroa aurkeztuko dute Euskararen Egunean

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere, Euskaraldiko bideoak proiektatuko dituzte Elexaldeko kultur etxean eta 11 kantu botako dituzte. Horrez gainera, eta kantuekin batera Zaratamon euskararen erabilera arautuko duen ordenantzaren lehen zirriborroa eta berau osatzeko prozesua aurkeztuko dute.

Euskaraldiko txapak // Geuria

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere, Euskaraldiko bideoak proiektatuko dituzte Elexaldeko kultur etxean, 19:00etan eta 11 kantu botako dituzte. Horrez gainera, eta kantuekin batera Zaratamon euskararen erabilera arautuko duen ordenantzaren lehen zirriborroa eta berau osatzeko prozesua aurkeztuko dute.

Adierazpena, gertutik
Horrekin batera, Zaratamoko aurtengo Udal-adierazpena azalduko du Udalak: “Zaratamoko Udaleko ordezkariok honako adierazpena sinatzen dugu; Lehenik eta behin, Zaratamoko Udalak konpromiso irmoa du euskararekin eta gure herrian euskararen alde erabilera sustatzearekin, batez ere herrian dugun harreman hurbilenaren bidez. Ildo horretan, tokiko erakundeok euskararen erabilera garatu eta normalizatzeko neurriak hartzeko gomendioa dugu, Euskal Herrian ondare historikoaren eta kultura-ondarearen funtsezko zati bat; Bigarrenez, Zaratamoko Udaleko ordezkariok uste dugu ETELen 6. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen zerbitzu eta lan-hizkuntza gisa euskararen erabilera arautzen duenak, herritarrek hurbilen dituzten erakundeekin harremanetan jartzeko hizkuntza ofiziala aukeratzeko duten eskubidea bermatzen duela; Hirugarrenez, Zaratamoko Udaleko alkateak eta zinegotziok Euskadiko toki Erakundeei buruzko legea defendatzeko eta garatzeko konpromisoa dugu, euskal erakunde-sistemaren funtsezko elementu gisa eta Udal-autonomiaren berme gisa. Gaur egun, komeni da azpimarratzea eta errepikatzea lege honek duen garrantzia Udalen berezko eskumenak arautzeko, eskumen horietan oinarrituta eman baititzakete euskal heritarrek beren herri eta hirietan eskatzen dituzten zerbitzu publikoak. Euskararen ahotsa zor diogulako munduari; Laugarrenez, Euskaraz garelako munduko herritarrak eta euskara aurrerabidea delako, euskara hiztunon eta euskaltzaleon aldekotasun eraldatzailea bideratuko dugu, euskarak bertan, herrietan baitu etorkizuna; Bosgarrenez, eremu guztietako eragileekin akordioak bilatuko ditugu, Zaratamon euskararen normalizazioa bultzazteko lana elkarrekin egin dezagun”.

Adierazpena irakurri ostean, kantuak bota eta ekitaldiari amaiera emateko mokadutxoa antolatu dute Udal txokoan. “Urtarriletik aurrerantzean, zirriborro hori oinarri hartuta euskararen erabileraren Udal Ordenantza idatziko dugu. Abenduaren 3koa proiektuari hasiera emateko aurkezpena izango da”, azaldu du herriko alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak