→Zaratamo

Iazko Euskararen Eguneko ekitaldia berreskuratuko du Zaratamok datorren barikuan

Iaz koronabirusaren eraginagatik bertan behera utzitako Euskararen Eguneko ekitaldia berreskuratu eta ekitaldi berezia prestatu du Zaratamok datorren martxoaren 11n (barikua), Elexaldeko kultur etxean

Elexalde kultur etxea // Geuria

Iaz koronabirusaren eraginagatik bertan behera utzitako Euskararen Eguneko ekitaldia berreskuratu eta ekitaldi berezia prestatu du Zaratamok datorren martxoaren 11n (barikua), Elexaldeko kultur etxean. 19:00etan Euskaraldiko bideoak proiektatuko dituzte aretoan eta segidan 11Kantu taldeak musikaz girotuko du ekitaldia. Ondoren, Zaratamon euskararen erabilera arautuko duen Udal ordenantzaren zirriborroa irakurriko dute Udal ordezkariek eta ekitaldia bukatzeko Korrikaren aurkezpena egingo dute bertan. Kultur etxetik irtetean, herrian kantutan ibiltzeko proposamena zabaldu du Zaratamoko Udalak.

Barikuan egin behar duten ekitaldi hau iazko abenduaren 3an egin behar zuten, baina koronabirusak eragindako egoera epidemiologikoak Euskararen Eguneko ospakizuna bertan behera uztea ekarri zuen: “Positibo kopuru dexente agertzen hasi da herrian”, azaldu zuten Zaratamoko Udaletik iazko abenduaren 2an, ekitaldia bertan behera utzi zutela iragartzean. Momentura arte data berri bat bilatzen ibili da Udala.

Bertan behera utzi dute Zaratamoko Euskararen Eguneko ekitaldia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak