→Zaratamo

Iazko formatuagaz ospatuko dituzte Gabonak zaratamarrek

Zaratamoko herritarrek 2020ko gabonetako formatua mantenduko dute oporretako jarduerei begira: “Olentzeroren ekitaldia 2020ko formatuagaz egingo dugu aurten ere”, azaldu du Zaratamoko Udalak.

Haurrak olentzerogaz, Etxebarrin, 2019an // Geuria

Zaratamoko herritarrek 2020ko gabonetako formatua mantenduko dute oporretako jarduerei begira: “Olentzeroren ekitaldia 2020ko formatuagaz egingo dugu aurten ere”, azaldu du Zaratamoko Udalak. “Pandemia egoerak ez du bestelako formatuko ekitaldirik egitea ahalbidetzen eta iaz egin genuen modu beretsuan ospatuko dugu harrera”. Horrek esan nahi du Olentzerok eta Mari Domingik gutun bat bidaliko dietela ume zaratamarrei bai Olentzero eta baita Mari Domingiren irudia Arkotxa eta Elexaldeko liburutegietan egongo dela esanez. “Haurrek, eskutitza liburutegira eraman beharko dute eta oparitxu bat jaso ahal izango dute”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak.

Bestalde, antzerki saio bi antolatu dituzte Arkotxan eta Elexalden gabonetako oporretan. Egunak laster iragarriko dituztela azaldu du Zaratamoko Udalak. Elexaldeko elizan, Euskadiko Orkestra Gaztearen kontzertua prestatu dute abenduaren 17an, 19:00etan. Hilaren 19an, eguerdi aldera, euskal kantuen emanaldia eskainiko duen Bostak eta Lauren taldearen kontzertua antolatu dute Arkotxan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak