→Zaratamo

Garbigune mugikorra Zaratamon egongo da ekainaren 29tik aurrera

Garbigune mugikorra Arkotxako Iturriko plazan egongo da ekainaren 29tik uztailaren 13ra arte. Ohiko zaborrera bota ezin daitezkeen hondakinak uzteko aukera emango du.

Garbigune mugikorra Arrigorriagan, 2019an // GEURIA

Garbigune mugikorra Arkotxako Iturriko plazan egongo da ekainaren 29tik uztailaren 13ra arte. Ohiko zaborrera bota ezin daitezkeen hondakinak uzteko aukera emango du Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenak.

Besteak beste, etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), telefono mobilak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, inpresoren tonerrak eta tintazko kartutxoak, kafe-makinen metalezko zein plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak bota ahalko dira. Gehiago jakiteko, kontsultatu Garbikerren webgunea.

Gainontzeko herrietan

Hego Uribeko beste sei herrietatik ere igaroko da Garbigune mugikorra aurten. Ugaon egongo da uztailaren 13tik 27ra bitartean eta Arrigorriagan, uztailaren 27tik abuztuaren 10era. Abuztuaren 10etik 24ra, Etxebarritik eta Zeberiotik pasatuko da. Irailaren 6tik 21era, Basaurin egongo da eta Galdakon, irailaren 20tik urriaren 4ra bitartean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak