→Zaratamo

Zaratamoko eskolako gas depositoa kentzeko proposamenak jasotzeko epea bihar bukatuko da

Zaratamoko eskolako gas depositoa kendu eta gas naturala jartzeko eskaintzak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 19a izango da. Udalak 74.236 euroko aurrekontua du gas depositua kendu eta gas naturalagaz konexioa egiteko

Gaur egungo gas depositoa // Geuria

Zaratamoko eskolako gas depositoa kendu eta gas naturala jartzeko eskaintzak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 19a izango da. Udalak 74.236 euroko aurrekontua du gas depositua kendu eta gas naturalagaz konexioa egiteko: “Eskolako galdara gaur egungo baldintza eta lege berrietara egokitu behar da eta egin beharreko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute”, azaldu dio Zaratamoko Udalak GEURIA komunikabideari. Gaur egungo depositoa eskolako eraikina eta jolastokiaren artean kokatuta dago, eta gas kanalizazioa zentroko sarreratik egin behar dela aurreratu du Udalak, lur azpitik. “Aspaldiko aldarrikapena da gas depositoa kentzearena, eta behin kenduta, espazio hori jolastokiarentzat berreskuratuko da”.

Gaur egungo gas depositoa, eskolako eraikinaren aurrean // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak