→Zaratamo

Gaztetxoentzako jarduerez betetako Gau Beltza helduko da Zaratamoko Elexalde eta Arkotxara

Urriaren 29an eta 31n Gau Beltza ospatuko dute Zaratamoko Elexalde eta Arkotxa auzoetan. Egun bi horietan ipuin kontalaria, beldurrezko tailerrak, antzinako kontakizunak eta apainketa tailerrak prestatu ditu Udalak, besteak beste.

Haurrak, mozorrotuta // gaubeltza.eus

Urriaren 29an eta 31n Gau Beltza ospatuko dute Zaratamoko Elexalde eta Arkotxa auzoetan. Egun bi horietan ipuin kontalaria, beldurrezko tailerrak, antzinako kontakizunak eta apainketa tailerrak prestatu ditu Udalak, besteak beste.

Elexalden

Urriaren 29an, ostirala, Munduko Beldurrezko Ipuin Musikatuak eta Gau Beltza eskola tailerrak prestatu dituzte Zaratamoko eskolan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutakoa. “Ipuin kontalaria 09:00etatik 11:00ak arte izango dugu eskolan”, azaldu du Iosune Etxeita eskolako zuzendariak. Ipuin kontalaria Sorgina Txirulina bera izango dugu, behin baino gehiagotan Zaratamon aritutakoa: “Saio hau oso aproposa da da Arimen Gauan egiteko. Giroa egokitzeko argi gutxi jartzea gomendatzen da. Kontatzen ditudan istorioak Munduko beldurrezko ipuinak dira. Amaitzeko, konjuru bat egiten da publikoaren batera”, azaltzen du ipuin kontalariak bere webgunean. Istorioak zeharkako txirulaz baliatuta kontatuko ditu.

15:00etatik 16:00rak arte Gau Beltzako tailerren txanda izango da hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoentzat. Mahai batzuk jarriko dituzte eta bertan margotzeko poltsak, plantillak eta telazko margoak izango dituzte ikasleek. Saioan begirale bi egongo dira.

Eskolako jardueren artean Mikela Zarraga zaratamarra izango dugu gonbidatu berezi bezala. Mikela edadeko herritarra dugu eta Gau Beltzaren antzinako istorioak eta bizipenak kontatuko dizkie eskolako ikasleei, lehen pertsonan.

Haurrak, mozorrotuta // gaubeltza.eus

Arkotxan

Hilaren 31n, 17:00etan Puzgarriak, Aurpegi Margoketa eta eskulan tailerrak prestatu dituzte txikienentzat Arkotxako frontoian.

Gau Beltzako eskulanak // Euskal Topagunea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak