→Zaratamo

Bigarren Berdintasun Plana prestatzeko herritarrekin bildu dira Zaratamon

Zaratamoko Udalak II Berdintasun Planaren proposamenaren aurkezpena egin du asteazkenean, ekainaren 22an.

Bigarren Berdintasun Planaren aurkezpena // Zaratamoko Udala

Zaratamoko Udalak II Berdintasun Planaren proposamenaren aurkezpena egin du asteazkenean, ekainaren 22an. Elexaldeko Kultur Etxean 17:00etan eta Arkotxako Udal Txokoan 18:30ean bildu dira planaren azken dokumenturako ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.

Urtarriletik martxora bitartean, 2018-2021 urteetako I Berdintasun Planaren ebaluazioa egin du Udal langilez, politikoz eta herritarrez sortutako talde eragileak. Bigarren Berdintasun Plana modu parte-hartzailean egin nahi izan dute, eta Udalaren eta udalerriaren arteko elkarlana bultzatu dute asteazkeneko bilerekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak