→Zaratamo

Adineko pertsonen jausiak saihesteko tailerra antolatu du Zaratamok

Zaratamoko Udalak pertsona nagusien jausiak aihesteko tailerra antolatu du Osakidetzako Osasun Zentroak, BetiOn Telelaguntza Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzagaz.

Nagusi bat, zaintzailearekin lagunduta, Ugaon // Geuria

Zaratamoko Udalak pertsona nagusien jausiak aihesteko tailerra antolatu du Osakidetzako Osasun Zentroak, BetiOn Telelaguntza Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzagaz.

Doako tailerra izango da eta bi egunetan banatuko da ikastaroa: lehen saioa teoria klasea izango dugu eta urriaren 19an antolatu dute 11:00etan, Elexalde Kultur Etxean. Bigarren saioan, urriaren 26an, praktikak landuko dituzte Arkotxako frontoian, 11:00etan. Zaratamoko Udal teknikariek, Osakidetzako Osasun Zentroko profesionalek, Jarduera fisikoko Monitoreek, BetiOn Telelaguntza-zerbitzuko Gizarte-langileek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikariek eskainiko dituzte klase hauek.

Elexalde kultur etxea // Geuria

Jausiak, istripu ohikoenak

Hainbat ikerketen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonen artean, erorikoak dira istripu arrazoi ohikoenak. “Adin-talde honetako heren eta erdien arteko pertsonek, urtean zehar eroriko bat eta beste batzuk eroriko bat baino gehiago jasaten dituzte. Adinarekin batera arriskua gorantz doa, 65 urtetik gorakoen artean, erorikoen ehunekoa % 30ekoa da, 80 urtetik gorakoen artean aldiz, % 50a baino gehiagokoa. Erorikoak, emakumeengan gizonengan baino maiztasun handiagoz ematen dira”, azaldu du Zaratamoko Udalak.

Udalak azaldu du jausi gehienak etxean edo inguruetan gertatu ohi direla, etxeko lanak edo bizitzako oinarrizko premiak asetzen diren bitartean: norberaren edo etxearen garbiketa, sukaldatzea, desplazamendu txikiak egiten direnean… “Eroriko baten ondoren, eguneroko bizitza da kaltetuena. Izan ere, autonomia galtzea dakar eta bizitza kalitatea gutxitzea. Adineko pertsonen artean erorikoak, lesio eta hausturak ekartzeaz gain, minusbaliotasuna eta dependentzia dakarte”.

Udalak era horretako jausiak ekidin edo gutxitzeko hainbat neurri aurreratu ditu, garrantzitsuenak jarduera fisikoa sustatzea, etxea leku seguruan bihurtzea eta medikazioa hartzen dutenek arreta berezia eskaintzea elikadura bereziagaz, entzumen eta ikusmen azterketak maiztasunez eginez… etab.

Zaratamoko Udalak aurreratu du mugikortasun arazoak dituztenentzat garraio-zerbitzua ezarriko duela, interesdunek Udalaren Gizarte Ongizate Zerbitzuko Telefonoaren bidez izena emanez: 944 566 000.

Nagusi bat, zaintzailearen laguntzarekin, Basaurin / Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak