→Zaratamo

Zaratamok ikasturte berriko kirol-jarduerak iragarri ditu

yoga ikastaroa

2021-2022 ikasturteko kirol-jarduerak iragarri ditu Zaratamoko Udalak. Dantza modernoa, Yoga, Pilates eta Zumba klaseetan izena emateko aukera egongo da.

Yoga // Utzitakoa

2021-2022 ikasturteko kirol-jarduerak iragarri ditu Zaratamoko Udalak. Dantza modernoa, Yoga, Pilates eta Zumba klaseetan izena emateko aukera egongo da. Izena emateko epea irailaren 13tik 20ra da eta modu bitan egin daiteke: aurrez aurre, Arkotxako liburutegian (astearte eta ostegunetan) edo Elexaldeko liburutegian (astelehen, asteazken eta barikuetan). E-postas ere egin daiteke elexaldekoliburutegia@zaratamo.eus helbidera idatziz. Entregatu beharreko dokumentazioa honako hau da:

Urtero bezala, jarduera fisikoak lantzeko hiru zonalde egongo dira:

Arkotxan

  • Dantza modernoa (12 euro, frontoian)
    • 3-6 urte bitartekoak: 17:30etatik 18:30ak arte, ostegunero
    • 7-10 urte bitartekoentzat: 17:30etatik 18:30ak arte, ostiralero
    • 11-14 urte bitartekoentzat: 18:30etatik 19:30ak arte, ostiralero
    • 15-18 urte bitartekoentzat: 19:30etatik 20:30ak arte, ostiralero
    • Nagusiak: 20:30etatik 21:30ak arte, ostiralero
  • Yoga (15 euro, kultur etxean)
    • Nagusiak: 20:00etatik 21:30ak arte, ostegunero
  • Pilates (20 euro, kultur etxean)
    • Nagusiak: 19:00etatik 20:00ak arte, astearte eta ostegunero
  • Zumba (12 euro, frontoian)
    • Nagusiak: 20:00etatik 21:00ak arte, asteazkenero

Elexalden

  • Dantza modernoa (12 euro, eskola zaharrean edo eskolako gimnasioan)
    • 3-6 urte bitartekoak: 17:30etatik 18:30etara, asteartero
    • 7-10 urte bitartekoak: 18:30etatik 19:30ak arte, asteartero
    • Nagusiak19:30etatik 20:30ak arte, asteartero
  • Yoga (15 euro, eskola zaharrean)
    • Nagusiak: 19:00etatik 20:30ak arte, astelehenetan
  • Pilates (20 euro, eskola zaharrean)
    • Nagusiak: 18:00etatik 19:00ak arte, astearte eta ostegunero
  • Zumba (12 euro, eskola zaharrean edo eskolako gimnasioan)
    • Nagusiak: 19:00etatik 20:00ak arte, ostiralero

Moiordinen

  • Pilates (20 euro, txokoan)
    • Nagusiak, 20:00etatik 21:00ak arte, astearte eta ostegunero

Informazio osagarria Zaratamoko Udaleko webgunean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak