→Zaratamo

Zaratamoko Kantuzaleak eta Presaganak ‘Lagunak Kantari’ kontzertua eskaini dute Elexalden

Joan den barikuan, ekainaren 3an, kontzertua eskaini zuten Zaratamoko Kantuzaleak koruko kideek San Lorentzo elizan, Presaganako txistulariekin batera, Tere Larrearen zuzendaritzapean

Kontzertuko momentu bat // Presagana

Joan den barikuan, ekainaren 3an, kontzertua eskaini zuten Zaratamoko Kantuzaleak koruko kideek San Lorentzo elizan, Presaganako txistulariekin batera, Tere Larrearen zuzendaritzapean. Kontzertuaren leloa “Lagunaz Kantari” izan zen, entzuleak kantari jartzea helburuduna.

“Euskal tradizioko errepertorioko abestiak izan ziren danak, bat salbu: ‘Otoitza Ukrainiaren alde’, azaldu dute Presaganatik. Zaratamarrek azaldu dute abesti hura ukraineraz kantatu zutela, herriak bizi duen egoera dela eta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak